Historia
Ikastolen aztarnak XX. mende hasieran aurkitzen badira ere, gaur eguneko ikastolen aurrekari zehatzak mende horren erdi aldera (60. hamarkadarekin) bilatu behar dira. Hamarkada honetan han-hemenka eraikitzen hasi ziren gaur egun ikastolen mugimendua osatzen duten hainbat ikastola. Elorriok ere, horixe behar zuela pentsaturik, batzarrak egiten hasi zen ekintzaile talde abertzale eta euskaldun bat. Orduantxe jarri zen Elorrioko ikastolaren lehenengo harria izango zena.
Proiektua gauzatzeko denbora behar izan zen, baina helburua ondo finkatuta zegoen: euskararen mundutik irakaskuntza aurrerakoia eskaintzea. Bilera ugari behar izan zituzten proiektua gorpuzteko eta arazoak zenbaitxo: euskararen debekua, baliabide ekonomikoen urritasuna, proiektuaren beraren oinarriak adostea, leku egoki bat atontzea.
Elorrioko Ikastolak 1968ko urtarrilaren 12an zabaldu zituen ateak. Josune Munitxa eta Maritxu donostiarra ziren irakasle. Lau urteko joan-etorrien ostean, 1972an Marianisten egoitza izandako Txintxirri jauregia eskuratu zuen Ikastolak eta behar ziren abal eta diruak jarrita, gaur eguneko egoitza erostea lortu zuen kooperatibak 1973an. Aro berri baten hasiera.
1975
OHOrako baimenak eskuratzen dira. “Guraderia Laboral” izendapenarekin haurtzaindegia zabaltzen da.
1979
handitze prozesuari eutsiz 4 gela atontzen dira.
1983
Laguntza Bereziko gela antolatzeko onarpena jasotzen da.
1990/1991
BBB ikasketak eskaintzen hasten da ikastola.
1995
Ikastolen Publifikazio legearen ondorioz, ikasleriaren herena eskola publikora joaten da. Elorrioko Txintxirri Ikastola kooperatiba elkartea sortzen da.
1995
Publifikatu ez diren beste ikastola askorekin batera, Partaide bigarren graduko kooperatiba osatzea erabaki zen.
1996/1997
Jantokia eta Informatika gela martxan jartzen dira.
1997
HHko 2. Zikloa, LH DBH eta HBko baimenak eskuratzen dira. Teknologia gela egokitzen da.
1998/1999
Haurtzaindegia irekitzen da. Durangoko Ibaizabal Ikastola sortu genuen beste lau ikastolekin batera.
1999
“Aro berrian Ikastola loran” lelopean Ibilaldia ospatzen da Elorrion.
2003
kalitateko Zilarrezko Q-a eskuratzen da.
2005
Elorrioko Txintxirri ikastola kooperatiba Elkarteak Ikastolaren jabegoaren titulartasuna baieztatzen du.
2006
“Batzen gaituena…” lelopean Ibilaldia 06 arrakastatsua ospatzen dugu.
2007
Herri onurako izendapena jasotzen dugu.
2007
Kalitatea Urrezko Q-a eskuratzen da.
2008
Ikastolak 40.urteurrena ospatu zuen.
2010
Euskal Herriko ikastolak Europar Kooperatiba sortzen da. Txintxirri ikastola bertako bazkide egiten da.
Eraikina
Arespakotxaga-Andueza edo Arespakotxaga-Urkizu jauregia da Arespakotxaga familiak Elorrion eraikitako hirugarren jauregia, eta besteekin batera hiribilduaren mendebaldean osatzen duen jauregi-triangelua guztiz ikusgarria da. Zehazki, herritarren artean Txintxirri bezala ezagututako jauregia (1660an eraikia. Barroko estilokoa) San Pio X.a kalean dago kokatuta. Barne patio estalia dauka, eta Juan Bautista de Aldariagak parte hartu zuen eraikuntza-lanetan.







