“Aldapa leunduz” lelopean, 2013ko Ibilaldia +irakurri
Blog
EHIren udalekuak martxan daude
Hilabeteetako prestaketen ostean, martxan dira dagoeneko EHIk aurtengo udarako prestatu dituen udaleku guztiak.
| - Irlandara eta Ipar Irlandara iritsi dira gazteak, astelehen eta asteartean aeroportuan gurasoak agurtu ondoren. |
| - Ingeles udalekuak Euskal Herriko kostan barrena ditugu. |
| - Gazte Egonaldiek Arantza estreinatu zuten igandean. |
| - Lapuebla de labarkan udaro bezela Eusk(h)ara Mugara eraman dute gazteenek. |
| - Enjoy Englisean lanean ari diren atzerriko begiraleak ere Euskal Herrian daude. |
Gurasoen, irakasleen eta lagunen ezinbesteko tresna bihurtu da udalekuen jarraipenerako web ataria:www.udalekuak.ikastola.net.
Behin udalekuak hasita, gorakada nabarmena izan du bisita kopuruan:
| - 2396 bisita izan zituen, asteazkenean, uztailaren 4an. |
| - 1711 bisita izan zituen, asteartean, uztailaren 3an. |
Bertan irakurri ahal izango dituzue hezitzaileen bizipenak, eguneko kronikak… eta zelan ez argazkiak ikusteko atari paregabea duzue.






