Txintxirriko webgunean zaude! Ongi etorri!
Ikastolaren xede nagusia pertsonak bizitzarako heztea da. Ikasleek dituzten berezko baliabideak aktibatzea – pertsonalak eta sozialak - euren potentzialitateak garatzeko eta, ondorioz, zoriontsuak eta zuzenak izateko probabilitatea handitzeko
Haurrak osotasunean hezten
Hiru helburu nagusi lortu nahi duen pedagogia aktiboa bultzatzen dugu. Haurra bere ikaste prozesuaren protagonista izatea, ziurtasun afektiboa bermatzea eta haurraren autonomia bultzatzea. Horretarako, berebiziko garrantzia ematen diogu esplorazioari, manipulazioari eta jolasari.
Teknologia berriak
Informazioa bilatu, prozesatu eta komunikatzeko konpetentziak bermatuz ezagutza sortzeko gai diren ikasleak hezi behar ditugu. Horretarako, irakasleok, ikastolen pedagogia-curriculum proiektuekin bat datozen IKT baliabideak erabiliz, metodologia berritzaileak eta kolaborazio proiektuak bultzatu behar ditugu eta horretan laguntzen ahalegintzen gara IKT proiektutik.
Euskal Kurrikuluma
XXI. mende hasiera honetan, euskal herritartasun berritua bultzatu nahian, konpetentzietan oinarritutako euskal curriculuma eta honen garapena izango dira gure erronkak. Bi ideia daude honen azpian: euskal ondarearen transmisioa eta konpetentzia bidezko curriculuma. Oinarria argia da, jakitea eta egiten jakitea.
Materialgintza propioa
Materialgintza propioa dugu; etapen arteko harremana eta loturak bideratzeko diseinu bateratua eraiki dugu HHtik DBHra. Haur Hezkuntzako berezitasunei egokitutako deskribapena proposatzen du Urtxintxa proiektuak. Ildo horri jarraituz lehen hezkuntzan ere izango du jarraipena Txanelak. Eta horiek Ostadarren Curriculum diseinuarekin bat egiten dute.




